Jerry Seinfeld eta autofikzioa

Uztailak 04, 2009

Jerry Seinfeld, Woody Allen legez, Stand Up Comedy jeneroak ezagun egin zuen komediantea da. Stand Up komedia(umoregile bat zutik, bakar-bakarrik, eguneroko bizitzarekin lotutako pasadizo labur barregarriak aletzen), New York iparraldeko Catskills mendietako hoteletako tabernatan sortu zen, larunbat arratsetan komunitate judutarra entretenitzen zuten aktoreen bakarrizketa zorrotz eta sarkastikoak boladan jarri zirenean. Handik Manhattanera hedatu ziren, eta Manhattanetik mundura.

Jakina da AEBetako gizartea trebea dela edozein produktu masiboki merkaturatu aitzin irtenbide komertzialak aldez aurretik neurtzeko sistemak asmatzen, eta horren adibide da zutikako komedia mota hau: klubetako entzulegoa probaleku aparta zen umorearen eltzea sutan jartzeko. Zuzeneko publikoaren azterketa gainditurik (kasu honetan antzerkia baino askoz ere merkeagoa zena:... Gehiago irakurri

“Doctor en Alaska” berrikusiz

Maiatzak 02, 2009

Estimatzekoa da DVDei esker garai bateko telesail zaharrak berriro ikusteko aukera izatea. Nostalgiak eramaten gaitu batzuetan haiek erosi eta berrikustera, eta litekeena da, gure memoriaren traizio edergarria medio, tarteka zaputzaldi galantak hartzea ere. Ez zait halakorik gertatu “Doctor en Alaska” (Northern Exposure) telesaila berbisitatu dudalarik. Alderantziz, oroitzen nuena baino are hobea iruditu zait. Espainiako Telebistako bigarren katean ordu txikietan ematen zuten hura telesail erabat literarioa zen akordua banuen ere, berrikustean ohartu naiz oroitzen nuena baino literarioagoa dela: ipuinez, ahozko tradizioarekiko zordun diren istorio harrigarriz eta fabulaz beteriko telesail honetan, etengabeak dira sorkuntza prozesuari, zinemari, arteari eta literaturari egindako keinuak. Pertsonaiak trebeki daude eraiki eta pentsatuak, judutar leinuko... Gehiago irakurri

Nip/Tuck

Apirilak 04, 2009

Harrapatuko zenuten inoiz edo behin McNamara eta Troy kirurgilarien telesaila ETB2 katean. Ez digute erraz jartzen, egia: igande gauetan ematen ari dira orain, banpiruen orduan. Zirujau estetiko hauen lehen denboraldia iragarri zigutenean, dardarka hasi ginen: itxura fisikoaren goreste eta eraldaketa artifizialaren gorazarre bat izan zitekeen, bai baitzen garaitsu hartan lehiaketako irabazleari titi pare silikonazkoa oparitzen zion reality show guztiz apasionante bat. Oker geunden, ordea. Ez zuen honek harekin zerikusirik. Nip/Tuck ez da moda pasareletako ereduaren mundu axalekoa ustiratzen duen telesaila. Telesail honetako irudiak ikusi ondoren, nekez joango da inor animoso-animoso kirofano batera sudurra zuzentzera. Edertasuna adina edo gehiago agertzen da telesail honetan itsuskeria, orbana, pitzadura, aurpegi josia, azal ebaki ubela, gantzaren dilinda, zahartzaro... Gehiago irakurri