Dardaren interpretazioa

Gaztelupeko Hotsak, 2008.

Joserra Senperenak Harkaitz Canoren 11 poema hautatu zituen inspirazio iturritzat hainbat piano konposizio libre burutzeko. Beste bi konposizioen kasuan, alderantzizkoa izan zen proposamena: Senperenaren bi konposiziok iradokitakoa oinarri hartuta bi poema berri idatzi zituen Canok (Kontrabaxujolearen gorazarre eta Pianojole bat zubian).  Dardaren interpretazioa diskoak izen bereko antologiatik hartu zuen titulua. Pedro Barceló bateria-jotzailea eta Miguel Rodrigáñez kontrabaxu-jotzailea izan zituen lankide, trio formatuan grabatutako hitzik gabeko diskoan.

Libretoak poemak jasotzen ditu lau hizkuntzatan: euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa.