Ahulkiak

(2004-2006)

Aulkia. Ez da egongo beste altzari bat gizakiaren antza handiagoa duenik. Historiako une ezberdinen errepasoa egiten du irakurketa antzeztu honek, beti ere, aulkiak (edo ahulkiak) protagonistatzat hartuta, eta eserita luze egoteak gutariko edonor altzari bihurtzeko dakartzan arriskuen berri emanez. Itziar Lamuedra eta Patxi Santamaria aktoreekin batera eszenaratua. Oier Iruretagoienak (Tüsuri) doinuak atera zizkien aulkiei, emanaldiaren sarrerarako berariazko intro bat sortuz.