Act of God

(2011)

Asier Zabaleta koreografo eta dantzariak (ERTZA) Ander Lipus eta Xabi Erkiziaren lankidetza izan zuen erlijio antolatuaren inguruan ardaztutako obra hau burutzeko. Horretarako, gaiaren inguruko testuak eskatu zizkion Harkaitz Canori: "Geure erantzukizunetik askatzeko asmazioa ote da jainkoa? Askatasunari diogun izua baretzeko modua? Beste norbaitengan sinestearen poderioz, geure buruengan ez sinestekoa? Beldurrari errentagarritasuna ateratzeko era zikoitza, ala haraindiko munduen itxaropena?”