Zine izarak. Balizko film baten bila

Otsailak 01, 2025

"Lehortzen jarritako arropa, zintzilik ipinitako izarak. Ohituta gaude halakoak ikustera, nola gure egunerokotasunean hala zineman. Baina ze funtzio betetzen dute haizetan jarritako alkandora zuriek eta izarek? Zertan pentsatzen du Sofia Lorenek Una giornata particolare filmean trapu adabakituak zintzilikatzen dituen bitartean? Esan liteke badutela eszena horiek ikono bihurtzeko adinako indarrik zeluloidezko gramatika sekretuan? Erri de Lucak bere liburuetako batean kontatzen digunez, Italiako herri ttipietara proiektore ibiltariak lehen aldiz heldu zirenean, bere lehen pausoak ematen ari zen arte berri hark “zinema” izena zuela ez zekitelarik artean, neurri-neurrira bataiatu zuen herri xeheak asmakizun liluragarri hura: “izarako endredoa” (L’imbroglio nel lenzuolo). Definizioa ezin hobeto ekarria zegoen, egiaz: zer da zinema, zapi zuri baten gainean gertatzen den katramila ez bada?" 


Maria Elorzak eta Harkaitz Canok gidaturik, tailer bat egingo da Tabakaleran, EQZEk sustaturik, 2025eko otsailan hasita. Informazio gehiago hemen