Ekotopiak

Apirilak 22, 2024

Apokalipsi ziurrera heltzeko bide eta modu ezberdinez gainezka dagoen katalogo bat dirudi sarri gure iruditeriak. Zergatik ez beste mota bateko etorkizunak irudikatzen saiatu? Etorkizun gertagarriak, naturaren eta pertsonen zaintzan ardatza dutenak. Irudikatu egin behar lehenbizi, inoiz benetan gorpuztuko badira.  

Premisa horren pean, Greenpeace-ek marrazkilari eta gidoilari talde bat bildu du, gaur egun martxan dauden egitasmo sozialak abiapuntutzat hartuta etorkizun desiragarri bat imajinatzen saiatzeko. Horretarako, gaian adituak eta arituak direnen laguntza ere izan dute sortzaileek, fikzioaren hedadura guk ezagutuko dugun balizko etorkizun gertuko batean proiektatzeko.  Astiberrik argitaratutako komiki kolektibo hau da emaitza. Helburua, bakarra: etorkizuna irudikatuz oraina aldatzea.  

Ecotopías  egitasmoan parte hartu dute: Darío Adanti, Flavita Banana, Miguel Brieva,  Miguel Ángel Giner Bou, Cristina Durán, Núria Tamarit, Josune Urrutia, Iñaki Landa eta Harkaitz Canok.