Ulu egiteko bolondres bila

2023

Editorea: Susa 
Urtea: 2023
ISBN:  978-84-19570-15-4
Orrialdeak:  110

Lerro zuzenaren falaziaren aurrean, munduaren ikuspegi hautsia eta zatikatua hobesten ditu poesiak. Izan ere, neurtitzak, bere egiten du etena. Gehienetan, gehiago da poematik kanpo dagoena, poema barruan sartzen dena baino. Baina zeintzu dira poesiaren ertzak eta mugak? Noiz uzten dio testu batek poetiko izateari eta noiz iragazten da poesia poemetatik kanpo? Aski da lapurtutako testu bati poema itxura ematea poema izan dadin? Aski da testu bat gogoangarria izatea poetikoa izan dadin? Zerrenden, (auto)erretratuen, sasiaforismoen, otoitz paganoen eta mailegatutako hausnarketen bidez, lirikoa dena ustez antilirikoa denarekin talkan jarri du egileak, talka horretatik sortutako galderen oihartzunak airean uzteko asmoz. 

Kritikaren Saria 2024
Lauaxeta Saria 2024

eskerrak
inork
ez dien
poetei
kasurik
egiten 

horri esker
aske dira
nahi dutena
idazteko 

baita
poesia
ez diren
gauzak
egiteko
ere

Entzun elkarrizketa hemen