Pozaren erdia

2022

Editorea: Susa 
Urtea: 2022
ISBN:  978-84-19570-01-7
Orrialdeak: 79

Erdia bai, baina ez erditik pitzatua:
poz horixe, txertatzen zaituena galera
guztien kontra. Etxe berrira mudatua 
zarela, bada pozekin gertatu antzera, 

zer gal, zer hautsi, zer ezustean topatua. 
Neurgaitz bezain ukaezina den abelera, 
gogaitu gabe bultzaz eusten zaituen bera:
erabilerak osotu du erdi maiztua. 

Erdi hori ez saldu, baina egin tratuak
—lilura eragin eta multiplikatzeko  
herenarekin aski du arte abstraktuak—. 

Izan dadila fruitu bat zure baratzeko. 
Ez izan beldurrik bildu ahala galtzeko: 
pozak poza hartzen du, nola su hartzen suak.