Sisiforen paperak

Emanaldiak

Ez da harritzekoa kazetariak bokazioaren zerbitzura egotea, lan ezinezkoa baita haiena. Antzezlaneko pertsonaietako batek dioen gisan, egunkari bat “Gerra eta bakea ttipi baten pareko” zerbait da. Egunero iraungitzen den nobela amaiezina. Idazkera zehatzaren eta gertaeren egiaren alde setatzen dira erredakzioan, prekarietatearen eta etsipenaren kontra erlojupean borrokan. Bitartean, botereak hariak mugitzen ditu informazioa kontrolatzeko. Ikertu eta galderak egitea da kazetariaren zeregina; zer gertatuko litzateke, ordea, galdekatua dena kazetaria bera balitz? 

Sisiforen paperak “Egunkaria kasuan” libreki inspiratutako lan bat izateaz gain, kazetaritzari egindako omenaldia ere bada, modu bidegabean itxiarazi dituzten hedabide guztiei eskainia eta Fernando Bernuesek zuzendua. 

Harkaitz Cano
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia on bat eskaintzeko.

Hauek webguneak funtzionatzeko beharrezkoak diren cookieak barne hartzen dituzte, baita helburu estatistiko anonimoetarako, erabiltzailearen esperientzia hobetzeko edo eduki pertsonalizatua bistaratzeko soilik erabiltzen diren beste batzuk ere. Zuk erabaki dezakezu zein kategoria onartu nahi dituzun. Kontuan izan, zure ezarpenen arabera, webguneko funtzio batzuk balitekeela erabilgarri ez egotea.

Zure cookie-n lehentasunak gorde dira.