Fruitu arraroak

Gutxien esperotako une eta lekuetan, baldintzarik eskasenetan eta tokirik sinesgaitzenetan, aurreikuspen guztien kontra sortzen dira sarri fruiturik gozoenak. Natura jakintsu baita. Halatsu gertatzen da kantekin ere: estilo gurutzaketa, bertsio eta desbideraketa, hots eta hitz nahasketa‚Ķ Poema edo ez poema, testurik ezustekoenak eta bitxienak bihur litezke kantagarri. 

Bide maiztuetatik aparte eta Billie Holiday kantariak ezagun egin zuen arrazakeriaren kontrako Strange Fruit ereserkia abiapuntu hartuta, abesti orijinal zein moldatuen bidez osatutako fruitu bitxien bilduma dakarte Maite Larburuk eta Harkaitz Canok.