Mikel Gorosabel

Kantu letrak

Datorrela txamana

Etor daitekeenari,
joan zen guztiari,
gertuko denari
urrunekoari.  

Lagunegi zelako,
etsaiak ginelako,
beldurra diozu. 
 
“Honekin zabiltz kontuz, ez ukitu...”
“Ez zaizu komeni hor sartzerik...”
“Hartuko zaituzte han harrikadaz!”
“Helduen gauzak dira, utikan!”
Nonahi hedatzen da orain izua,
izan heldu, izan mukizua.
Izua itsasargi urruna da
dioena “muga ez gurutza!”.
“Ez ingura honantza!
Gorde ezazu
distantzia bat!
Ez egin hemen dantza!
Gorde ezazu
distantziatxo bat...!”
   
Hezurretan egin dizu habia:
izua uxatzen lanak orain.
Nahi baduzu irtenbide onena
telefonoz deitu txamanari: 
"Datorrela txamana!"
Harri txintxar bihurtuko dizu
mendi bat zela uste zenuena,
ke ufada batez desegin baietz!
 
Beldurraren koraza,
izuaren arnasa,
etsaien irrika:
inor ez karrikan.

Datorrela txamana,
uxatzera den-dena!
Besoak zabalik,
besoak zabalik.

Barne basoan barna (Barne Records, 2017)

Harkaitz Cano
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia on bat eskaintzeko.

Hauek webguneak funtzionatzeko beharrezkoak diren cookieak barne hartzen dituzte, baita helburu estatistiko anonimoetarako, erabiltzailearen esperientzia hobetzeko edo eduki pertsonalizatua bistaratzeko soilik erabiltzen diren beste batzuk ere. Zuk erabaki dezakezu zein kategoria onartu nahi dituzun. Kontuan izan, zure ezarpenen arabera, webguneko funtzio batzuk balitekeela erabilgarri ez egotea.

Zure cookie-n lehentasunak gorde dira.