Iñaki G. Holgadorekin elkarlanean egindako bigarren lana. Giza-otsoaren mitoaren aldagaia, zinema beltzaren tresnak baliatuz eraldatua.
Soldatapeko bi hiltzaile "enkargu" bat burutzear dira AEBetako New Orleans sargori eta umelean. Metamorfosi batek, baina, ezusteko gertaeren kateaketa bat ekarriko du.
Giza-otsoa bezalako mito klasikoak literatura beltzarekin edo Quentin Tarantinoren zinemarekin elkartzen diren bidegurutzean kokatzen da komiki hau. Baina hori baino askoz gehiago ere bada: esklabotzarekin lotutako hari korapilatsu bezain sotilak -gaurdaino iristen direnak- agerian uzten dituen istorioa.
Jar zaitez protagonisten larruan: nola jokatuko zenuke zuk ustekabean zeure azalaren kolorea aldatuko balitz?
Irakurri elkarrizketa hemen.