Tigre batekin bizi

2017

Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2017
ISBN: 978-84-9027-742-3
Orrialdeak: 48

Irudiak: Maite Gurrutxaga

Alferrik da hona nola heldu zen galdetzea.
Gure aurreko maizterrak ahaztu ote zuen deskuidoz edo maleziaz,
leihoak zabalik uzteagatik sartu ote zen gu ohartu gabe,
geure disko bilduma gorroto duen bizilagunen jukutria ote den,
edo hilean behin ura, gasa, argindarra begiratzera datorren
langile buzo-urdinarena.

Irakurri ditut gustuko pentsalariak,
baina ez dut haiengan erantzunik topatu.

Dakidan gauza bakarra da tigre bat bizi dela gurean.