El turista perpetuo

2017

Argitaletxea: Seix Barral (gaztelania)
Urtea: 2017
ISBN: 978-84-322-3273-2
Orrialdeak:  236

Egilearen itzulpena

Jatorrizkoa: Beti oporretan

Uda, asteburu luzea, txangoa. Geure buruari opa diogun gozamen tartea da oporraldia. Atseden hartu eta indarrak berritzeko sasoi irrikatua. Beti ez dira gauzak espero bezala gertatzen hala ere. Desegokia suerta daiteke bidaidea, nahas liteke giroa edo trakestu familiako bakea. Zapuztu gaitzake ekaitzak, mehatxatu istripuak edo durduzatu ezustekoak.

Itsasoa, erreka, igerilekua, hondartza, irla... nabarmen urtarrak eta naturaren atseginari lotuak dira narrazio hauetako asko. Baina bizipozaren ifrentzuak ere badu bere taupada: iraganeko zoriona berritu ezinak dakarren sosegu eza. Zoriontsuak izan ginen lekuetara ez itzultzea gomendatzen dute zuhurrenek. Nola eutsi tentazioari, ordea, noizbait paradisu txikiren bat ezagutu baldin badugu?

Gerta daitekeen zerbait da. Hari deitu gabe hura iristea bat-batean: azken uda.