Zer demontre dago aulkien azpian?

2016

Argitaletxea: Pamiela
Urtea: 2016
ISBN: 978-84-7681-961-6
Orrialdeak: 103

Irudiak: Lorena Martinez Oronoz

Antizipazioa eta memoria: malenkonia haurrei esplikatua eta jolasa helduei azaldua. Heriotza, Bizarberde pirata nagiaren bidez kontatua, eta zoriona, elurraren bitartez. Ipuinak, aforismoak, poemak… askotarikoak dira liburu honetako testuak. Ezer baino lehen, performatzeko gonbidapenak, testu proposatzaileak, patrikako-antzezlana sor dezan nork bere etxean.

Pieza ireki hauek jolasa eta konplizitatea eskatzen dituzte, Lorena Martinezen marrazki askeek interpretazio berrietara zabaltzen baitute testu bakoitza. Isilik egoteko arrazoien zerrenda, esate baterako, ez da zerrenda itxi bat, irakurleak erantsi diezazkiokeelako berak isilik egoteko dauzkanak. Oraindik ez dakigu zer demontre den aulkien azpian ezkutatzen dena, baina denbora kontua da: denon artean deskubrituko dugu.

IBBY Ohorezko Zerrendarako hautatua, 2018an.