Ertza konpainiaren Hariak lana (2016), Asier Zabaleta zuzendariaren eta koreografoaren gidaritzapean, arte-diziplina ugari uztartzen dituen ikuskizuna da: Harkaitz Canoren eta Joseba Sarrionandiaren testuak, txotxongiloak, dantza, etab.
Hariak istant batean bizitza osoa sostengatzen zioten hariak hautsi eta hutsetik hasi beharrean aurkitu den jendearen esperientziez osatutako lana da. Benetako jendearen benetako istorioak. Askotan pausoz pauso, etxe bat adreiluz adreilu eraikitzen den bezala, nolabaiteko ziurtasuna ematen digun bizitza bat eraikitzen dugu, edozein momentutan dena pikutara joan daitekeela kontutan hartu gabe. Eta hain zuzen ere, dena hankaz gora jartzen den momentu zehatz horietan bakarrik ohartzen gara bizitzaren ahuleziaz.
Irakurri albistea hemen