Alos Quartet

Bidaiari ekina (feat. Eñaut Elorrieta)

Bidaia hasteko pauso bat aski
bada eman.
Mapa norena den ez galdetu:
denona da. 
Kapitaina lo dago, itxuraz: 
lagaiozu.
Aingura jaso, guztia dago
ikuskizun.
Intxaur erdi bat oskol aski da
nabigatzen hasteko.
Ausartentzako ez dago giro:
handik alde egizu.
Biderik ez dela? Zeuk asmatu, ba;
–atsedena, hil ondoren–.
Bizi horrela, irrikatsu
olatuak irensteko.

Mila loti,
esnatzekotan, noiz?
Mila loti,
orain ez bada, noiz?
Puskak batu,
ontziratu
sakelak bete garau...
Garau horiek, iristean,
bihurtuko dira
fruitu gozo.
Portu berean bi gau ez pasa,
badaezpada... 

Haizetea da zure arnasa,
lasai egon.
Ekaitza bada, mastan lotu,
dantzari esanekoa.
Biluzik jarri itsasoari
tximistak eskertzeko.

Mila loti,
esnatzekotan, noiz?
Mila loti,
orain ez bada, noiz?
Lema hartu,
penak ahaztu,
apurtu zenbait arau...
Erregaia falta bada,
oihalei eman su,
eguzkitan.


Garden (NO-CD Rekords/Syntorama, 2015);
Entzun hemen