Anne Sexton (1928-1974), XX. mendeko poeta iparamerikarrik garrantzitsuenetakoa da. Bere psikiatrak iradokita idazten hasi eta kutsu autobiografiko nabarmeneko obra ondu zuen urte gutxitan. Indartsua beti eta polemikoa sarri, desesperazioari ironiaz erantzuten saiatu zen. Sexualitateari, bulkada suizidei, familia harreman gatazkatsuei eta arazo psikikoek mugatutako bizitzeko egarriari eskaini zizkien poema asko. Bereziki aipagarriak dira, adibidez, artatu zuten medikuei zuzendu zizkien gutun poematuak.
Ainara Gurrutxaga aktoreak, Iban Urizar (Amorante)
musikariak eta Harkaitz Cano idazleak azken honek itzuli dituen Sextonen poema hautatuak irakurri eta interpretatuko dituzte, haren gordintasunari printza
samurrak ateraz.