Anne Sexton (Antologia)

Egilea: Anne Sexton
Editorea: Susa (Munduko Poesia Kaierak)
Urtea: 2015
ISBN: 978-84-92468-66-9
Orrialdeak: 60


Hitzaurrea: Beñat Sarasola


Gu gara Amerika.
Guk betetzen ditugu hilkutxak.
Gu gara heriotzaren dendari.
Azaloreen moduan sartzen ditugu kutxatan.
Zapata-kaxen eran zabaltzen da lehergailua.
Eta umea?
Umea ziur ez dela ahozabalka ari.
Eta emakumea?
Emakumeak beratzen jarria du bihotza.
Erauzi egin diote,
eta kixkalita dagoelako
azken ekintza bezala
ur-xorrotaz freskatzen du errekan.
Hauxe da heriotzaren merkatua.
Amerika,
non daude zure egiaztagiriak?

7-sexton.jpg