Piano gainean gosaltzen

2000

Editorea: Erein (euskara)
Urtea: 2000
ISBN: 978-84-7568-930-2
Orrialdeak: 187

Harkaitz Cano Joseba Jaka II. Literatur beka lortu eta poema-liburu bat idaztera New Yorkera joan zen zortzi hilabetez. Hala, Martxelo Otamendik enkargua egin zion joan aurretik: Egunkarirako kronikak idatz zitzala astero. Kronika horien ondorio zuzena da Piano gainean gosaltzen. Izan ere, kronika-liburu honen zenbait puska Egunkarian agertu ziren 1999an. Autofikzioaren, kronikaren, diarioen eta ipuinen mugan dabilen liburua.