Txalorik ez, arren

2014

Editorea: edo!
Urtea: 2014
ISBN: 978-84-940489-4-4
Orrialdeak: 56  

ARTIUM museoak gonbidatuta, Antoni Muntadasen "On translation" saileko instalazio baten inguruan 2009an egindako hitzaldia du "Txalorik ez, arren" testuak abiapuntu. Artelan haren aitzakian txaloak historian eta arteen luze-zabalean izandako esangura desberdinak aletu ditu Canok. Berdin Grezia eta Erroma klasikoa edo Shakespeareren garaiko antzerkia zein Pasoliniren probokazioak edo Twitter-eko «autotxaloak», guztiak txaloaren atzean ezkutatzen diren harreman anbibalenteez jarduteko aitzakia dira: noren onespena bilatzen du artistak, lehendik lagun zituenena ala etsaiena? Zer zentzu du edozer txalotzen duen publikoaren onespenak? Zer esan nahi du arrakasta izateak? Zein arrisku ditu laudorioak jasotzeak? Zenbateraino baldintzatzen du egilearen izenak obraren harrera?