20neto bat irakurtzeko 20 modu

Hamalaukoa edo sonetoa XIII. mendean sortu zen eta hamaika jarraitzaile izan ditu geroztik. Soneto hitzaren jatorrian probentzaleko hitz bat dago: "sonet" (kantu ttipia). Honenbestez, Harkaitz Canoren Pozaren erdia soneto-bilduma oinarri hartuta, hitz, hots, soinu, doinu eta kantuen arteko zirrikituetan barna jolasean arituko dira Beñat Barandiaran eta Maite Larburu musikariak eta idazlea, molde klasikoetatik musika urbanora arteko txangoa eginez.