Txokolatea eta bizkotxoak
“Txokolatea eta bizkotxoak” ekimenaren barruan, DJ lanak egiteko parada antojagarria izan nuen urtarrilaren 15ean, “Memoriaren mapa” izenburupean, Bilboko Barrenkaleko Modesto tabernan. Hona hemen, zerrenda:
1) Michael Jackson beltza zen garaiko kantu dantzagarria, musika beltzerako bidea zabaldu zidana: I Wanna Be Startin´ Something, Michael Jackson.
2) Literaturaz, pop musikaz eta modernitatez blaitu ninduen album antologiko bateko kantu antologikoa, “ze jende xelebre estazioetan” (orduan bezala orain): Taxi horiak, Itoiz.
3) Ana Torroja telebistan, kolazko piano beltz distiratsu baten gainean etzanda, minigonaz jantzita. Amaitu da haurtzaroa: Mi costa tanto di scordarti, Mecano (bertsio italiar pirata).
4) Hutsera jauzi. Amorruaren soinu banda. Footing egingo banu entzungo nukeen kantua, Rocky filmeko Eye of the Tiger-ekin eta Smashing Pumpkins-en Disarm kantuarekin batera: Lizzi (Haltzak badu bihotzik), Ama Say.
5) Kantu luze bezain profetiko bat, Lorca musikatuz: La aurora de Nueva York, Enrique Morente + Lagartija Nick.
6) Ohean, maitasunaren ondoren: Let´s not talk, Mark Sandman.
7) Paul Simonen jatorrizkoa hobetuz eta tristeagotuz, malenkoniaren lokatzetan zilipurdikatzeko: Fifty ways to leave your lover, Sidsel Endresen & Buggy Wesseltoft.
8) Aulki elektrikora igor zezaten erregutzen zuen emakumearen ironia zorrotza: Send me to the electric chair, Bessie Smith.
9) Aritmetika versus poesia. Amua, Anari.
10) Aholku zentzuzkoak ematen dituen amaren kantua: Simple Man, Clem Snide.
11) Su ta gar-en jatorrizkoari zirrara minimalista erantsiz: Zure atzetik, Napoka Iria.
12)
Beltzera eta dantzagarrira itzuliz: Zugan gogoa, Xabier Montoia.
Jaia
amaitze aldera, bonus tracks:
Berandu dabiltza, Ruper Ordorika.
Driver, surprise me, The National.
I shall be released, Bob Dylan.
Chip of the old block, Chic.