Orkestra Lurtarra

2013

Editorea: Elkar (euskara)
Urtea: 2013
ISBN: 978-84-9027-077-6
Orrialdeak: 99

Ilustratzailea: Jokin Mitxelena

Beste hizkuntzatan: gaztelania galegoa

Orkestra bat sortu nahi du Manuk, eta bertan joko duten lagunen bila abiatuko da: horrela topatuko ditu Lurrinetti anaiak, bi “t”-rekin, tronpeta jotzeaz gain Presidente izeneko ahuntz bat dutenak, eskailera gainera igotzen dena; Aldika izeneko biolin-jotzaile bat, aldika besapeetan azkura izaten duena; Osoki deritzan triangelu-jolea, bere tresna gainean pausatzen den kardantxilo eta guzti; Crocanti izozki-saltzaile eta kontra-tenorea… Denen artean musikarik zoroena eta zoragarriena sortuko dute, baita hainbat abentura bizi ere, umorez eta irudimenez beteak.

Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria, 2014. IBBY Ohorezko Zerrendarako hautatua, 2016an.

2022an izen bereko film animatua egin zuen Lotura Films ekoiztetxeak, Imanol Zinkunegik eta Joseba Poncek zuzendurik.