Hirisladak

(2004-2005)

90. hamarkadan Igor Calzadarekin elkarlan estuan  Uztail Oparo Ostean egitasmoan aritu ondoren, izen bereko maketa autoekoitzia argitara eman zuten 2000. urtean.

Calzada kantugileak FasTFatum alter egoari heldu aurretiko egitasmoa da Hirisladak. Musikaren (kantu bezala ulertua) eta literaturaren (istorio moduan erabilia) arteko hibrido bat. 

Balizko hiri batekiko kezka zuen ardatz lan honek. Horretarako, partaideek Paris, New York, Helsinki
eta beste hainbat hiritan hartutako argazkiak erabili ziren, geure gertuko parajeekin nahastu eta alegiazko
paisaje hiritar bat sortzeko, oihartzun nordikoa zuen musikaz, kantuz eta emanaldiek aurrera egin ahala aldatuz joan zen hari narratibo batez ondua.

Laguntzaile izan zituzten, besteak beste, Oianko Txoperena eta Luis Fernandez txelista.