Beluna Jazz

1996

Editorea: Susa (Euskara)
Urtea: 1996 (Edizio berritua: 2008)
ISBN: 978-84-92468-05-8
Orrialdeak: 177

Harkaitz Canoren lehen nobela da Beluna jazz. Hogei urte zituela  zuzenbide karrera ikasi ahala idatzia, bertan daude jada bere kezka eta zaletasunetako asko: zinema beltza, jazz musika, hiri paisajeak, desoreka psikikoak artearekin izan ditzakeen balizko loturak... Ameskaiztotik eta surrealetik asko duen egitura atomizatuan idatzia eta pop kulturatik eta komikitik edaten duena, omenaldiz betetako pastiche bat da eleberria: Julio Cortazar (El perseguidor), Milos Forman (One Flew Over the Cuckoo´s nest), Alfred Hitchcock, Charlie Parker...

Egileak berak eskaini zigun gaztelaniazko edizioa eta errusieraz ere argitaratu zuen Azbooka etxeak.