Norbait dabil sute-eskaileran

2001

Editorea: Susa + Euskalgintza Elkarlanean Fundazioa (euskara)
Urtea: 2001
ISBN: 978-84-95511-42-8
Orrialdeak: 93

Itzulpenak: gaztelania nederlandera poloniera

Dardaren interpretazioa 1

Tokion lurrikara batek hiria inarrosi duenean, erraza da.
Gitarraren soka bat aske uzten denean.
Arropa jaso berri denean patioko soketatik.
Haurrak lo hartu eta ipuinaren zati bat kontatu gabe uzten duenean zure ahotsak.
Edo ile-moztaile adintsuak bizarra kutxillaz egin behar dizunean.
Partituran dagoena irakurtzea baino ez da.
Erraza da, halaber, zigarroa pizteko begiak jaitsi eta ezpainikara
egiten duenean zure kokotsak,
gustatuko ez zaidala badakizun
baina benetan sentitzen duzun
eta kontatu behar didazun
zerbait esatera zoazenean.
Altabozetan 50 ways to leave your lover
edo egile eskubiderik
ordaindu beharrik ez dagoen
beste edozein kantu.