Rafa Rueda

Letrista

Bihurgunekoa

Zenbat hiri gu, insomneon, zain: 
ez gara lo hartzeko gai.
Errepidean gora mila sonanbulo gareno bidez bide ihes.
Artxandan bihurgune baten neska itsu bat hartu nuen: 
“Nik ez dakit non nagoen, ezta zuk norantz zoazen…
Mezu bat dakart”, esan zidanez, “Ez al zinen mezu baten zain? 
Mezu hau entzun hegan hasteko: ez lokartu orain.
Deus jakin gabe dena susmatu duen mezulari hura naiz.

Jakintsu, amultsu bezain: jarraitu ene pausoei”.

Lainoarekin desagertu zen.

Geroztik, askotan itzuli naiz berriz ikusteko esperantzaz:
 gau-klub, parking eta restop-zulo oro miatuz arrastorik gabe.
Bihurguneko mamu hura, orain zaila da topatzen.
Hura, nire loaren jabe; ni, haren lorik ezaren.
“Mezu bat dakart”, esan zidanez, “Ez al zinen mezu baten zain? 
Mezu hau entzun hegan hasteko: ez lokartu orain.
Deus jakin gabe dena susmatu duen mezulari hura naiz. 
Jakintsu, amultsu bezain: jarraitu ene pausoei”.

Lainoarekin desagertu naiz.

Loti (h)errena (*Zart, 2022)

Jon

Xanpain kopaz egin topa:
“hautsi nahi duten guztiei”.
Ez diozu inori deus
eskatzen.

Leihotik kanpora so,
erantzun gabe bi dei;
hor konpon denei.
Ez dakit zu nor zaren,
ez dakit zer labirinto...
Ez dakit gu zer garen,
larrimina beste.
Ez dakit zu nor zaren,
ez dakit zer algoritmo
larrimina gozamen
bihurtzeko,
bihurtzeko.
 
Bakarrik egin duzu topa
eskafandra jantzita:
hodeiak gizen daude
euri morez.
Kixkali duzu hiri hau,
Lurra utzi aurretik
azken gaua da gaur.

Aztarnak ezabatu:
lan bat gehiago,
lan bat gehiago.
Krimen goxoa da hau:
lan bat gehi…

Ez dakit zu nor zaren,  
ez dakit zer labirinto.
Ez dakit gu zer garen,
larrimina beste…
Ez dakit zu nor zaren,  
ez dakit zer algoritmo
larrimina gozamen
bihurtzeko,
bihurtzeko.

Hiri kristalezkoa (Elkar, 2017) 

Angel

Kristalezko hiri
bat eskaini didate.
Kristalezko leiho,
kristalezko ate.

Kristalezko hiri
bat eskaini didate:  
kristalezkoa ni
ez banitz bezala.

Garden ohiturak
berdin gurak ere…

Nire kalte!

Gezurrezko hitzik
ebaki gabe:  
egi gose. 

Txikitako
irakaspen... 

Ahula dut nire
disimulu nahia.

Zer uste dudan
denek badakite, oraintxe.

Galdetu eta esan
zintzo eta fite,
oraintxe.

Egiaren bila,
egiaren bilau:
egiak egin nau...
hauskorretan hauskorren.
 
Gizon beirazko,
gizon beirazko.

Hiri kristalezkoa (Elkar, 2017)

Harkaitz Cano
Este sitio web utiliza cookies para proporcionar una buena experiencia de navegación.

Estas incluyen cookies esenciales necesarias para el funcionamiento del sitio, así como otras que se utilizan únicamente con fines estadísticos anónimos, para mejorar la experiencia del usuario o para mostrar contenido personalizado. Puede decidir qué categorías desea permitir. Tenga en cuenta que, según su configuración, es posible que no todas las funciones del sitio web estén disponibles.

Se han guardado sus preferencias de cookies.