Samuel Beckett vs. Quentin Tarantino

04 May 2024

Paul Austerri esker ikasi genuen denok garela denon pertsonaia. Mentalki birsortzen dugula elkar, keinuetan eta esaldietan mamitzen garela, eta keinu eta esaldi horiek beste inoren keinu eta esaldiekin txirikordatzen direla gero, “errealitatea” deitzen diogun eremu lauso horretan. Eta eremu horren ardura hartzea dagokiola literaturari, lausotasun horretatik zentzuzkoa, beldurgarria, samurra, gordina, sakona eta dibertigarria den zerbait erdiesten saiatuz. Dena batera, ahal balitz.  Auster entretenimenduzko literaturatik literatura klasikora doan zubi bat dela esan izan da. Becketten eta Tarantinoren artean dagoen katebegi galdua. Road movie baten erdian Keats-en poema bat aterako dizu mahukatik, edo Kafkaren edo Joyce-en bizitzako pasarte bat harira ekarriko, abenturaren eta peripezien pultsua batere galdu gabe. Desagertu eta gutxien esperotakoan berriro agertzen diren pertsonaiaz josita daude... Read more
22 April 2024

21 November 2023

The author

HARKAITZ CANO (Basque Country, 1975) started to write and publish literature in his early twenties. He has published books of poetry, collections of short stories and novels. Cano has tak... Read more