Urriak 28, 2013 Musika

Alde basatian oinez (Lou Reed)

Hollyren jatorria: Miami Bay/
autoz zeharkatuta iu es ei/
bekainak txukundu bidean/ 
neska bilakatzeko trantzean./  
Dio: “hator bai, alde basatia duk hire zain;/ 
hator bai, alde basatia dun hire zain”.//

Candy goxoa Manhattanen lagun:/
zulo ilunetan denon kuttun./ 
Aho bete hortz beti,/ 
lan egin arren mihiarekin./ 
Dio: “hator bai, alde basatia duk hire zain./
Hator bai, alde basatia dun hire zain…”//

Neska beltxak dio:/ 
“Du-duru-duru, du-duru-du-du-duru-duru…”/ 
Joe txikiak ezin inola etsi:/  
pagatu gabe hari deus ez utzi./ 
Lardaxka hemen, lardaxka han.../  
hala dio bere kabutan:/  
“hator bai, alde basatia dun hire zain”/
Diot, “ei Joe, alde basatia duk hire zain”./ 

Sugar Plum Fairy kalean alderrai/ 
arima elikatzeko ere ezgai./ 
Teatroan seko lo dago/  
gure artean: “malo, malo”,/ 
diotse, “ei Sugar, alde basatia duk hire zain!”/ 
“Hator bai, alde basatia gure zain”.  Oh, bai…/ 

Jackie badoa ziztu bizian…/ 
Egun batez James Dean nahi du izan/  
ibili naiz haren peskizan/ 
valium eta istripu ehizan…/  
Halere dio, “etorri a(d)i, alde basatia duk hire zain”./ 

Nik diot: “hator bai, alde basatia gure zain”./ 

Neska beltxak dio:/ 
“Du-duru-duru, du-duru-du-du-duru-duru…”/ 

Harkaitz Cano
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia on bat eskaintzeko.

Hauek webguneak funtzionatzeko beharrezkoak diren cookieak barne hartzen dituzte, baita helburu estatistiko anonimoetarako, erabiltzailearen esperientzia hobetzeko edo eduki pertsonalizatua bistaratzeko soilik erabiltzen diren beste batzuk ere. Zuk erabaki dezakezu zein kategoria onartu nahi dituzun. Kontuan izan, zure ezarpenen arabera, webguneko funtzio batzuk balitekeela erabilgarri ez egotea.

Zure cookie-n lehentasunak gorde dira.