Trabajo en colaboración con ERB MON en el barrio Txonta de Eibar

25 de Febrero 2014

Lee más sobre esta noticia aquí

PROMISCIUDAD

Su cuerpo yacía bocarriba.
-Habrá que amputar.
Pero, ¿por dónde empezar?
-Empezaremos por la parte que menos se mueve.
Serrar, extirpar, quizás dormir, nunca soñar, gozar del beneplácito de la señora morfina…
El vaho se posaba en nuestros labios porque no había cristales.
Entonces el supuesto cadáver abrió los ojos:
“El apéndice son ustedes, no yo”, dijo. 
“Promisciudad se llama la ciudad llena de promesas y de traiciones”, añadió.
Lo sajaron igual.

Hubo un grito, y no fue Munch.

Tímidos Ulises sobrevuelan continuamente la ciudad sin pararse a mirar.

Twit-tease?

07 de Diciembre 2013

Los muertos indóciles saiakera gomendagarrian (Tusquets, 2013) atal bat eskaintzen dio Cristina Rivera Garza idazle mexikarrak Twitter-i. Oulipo taldea eta haien esperimentuak aipatzen ditu, 140 karaktereko muga gutiziatsu hori Perec edo Queneau bezalako idazle frantsesek euren buruari ezartzen zizkioten arauekin parekatuz. Eragozpen edo traba batekin idatzitako testu batek eragozpen edo traba hori deskribatu egiten duela ezinbestean, alegia.

Bere laburtasunagatik haikuekin eta aforismoekin konparatu duten arren, oso bitarteko ezberdina da Twitter: txioa denbora errealean sortzen da. “Ez dago denborarik idazketarik gabe” ondorioztatzen du Rivera Garzak twit edo txioak arretaz aztertu ondoren. Idazketaren bidez josten dela denbora, alegia, gaur inoiz baino gehiago. “Txio bat eta aforismo bat antzekoak izan daitezke testuingururik gabe irakurtzen baditugu. Bietan labur... Leer más

Memoriaren museoak

16 de Noviembre 2013

Torturaren eta berradiskidetzearen inguruko film erdipurdikoa da The Railway Man (Un largo viaje). Eric Lomax (Colin Firth) torturatu egin zuen kenpeitai polizia sekretu japoniarrak 2. Mundu Gerran. Gainditu ezin duen trauma horren aterabidea ikusi uste du bere torturatzailea mendekatzeko aukera suertatzen zaionean. Baina urteak ez dira alferrik igaro. Bera torturatu zuen gizona museo bateko gidaria da orain. Ironia makurra: kenpeitai poliziak erabili ohi zituen tortura eta detentzio gune horietako batean gidari lanak egiten ditu, zer eta, tratu txar fisikoak eragiteko moduak nolakoak ziren turistei erakutsiz. Langabezian geratu den torturatzailea, behiala egin zituen torturen narratzaile eta lekuko bizi bilakatzen da, beraz, eta garai batean tortura gune izandakoa, erakustoki eta memoriaren gune. Nor torturatzaile bat baino egokiago tortura-aparailu makur horien funtzionamendua... Leer más

Julio Cortazar, hatxeak eta penizilina

14 de Noviembre 2013

Hamabost urte dauzkazu eta The Waste Land-en erdian zaude, T.S. Eliot nor den ideiarik ez duzun arren. Edo No Man´s Land esan behar ote nuke? Kontua da ateak eta heldulekuak behar dituzula, horien premia duzula. Ekaineko arratsalde batean –bazkalondo siestalari, ezin antiliterarioagoan–, lengua klase baten erdian, Instrucciones para subir una escalera eta Instrucciones para dar cuerda a un reloj irakurri ditu irakasleak. Gutxi susmatzen duzu zure bizitza betirako aldatuko duen ate bat irekiko zaizula hor. Beldurra emango lizuke benetan kontziente izan bazina. Ez dakizu zenbaterainoko esperantza izan lezakeen irakasleak bere ikasleengan. Baina agian handia du. Horregatik irakurtzen dizkizue –pronostiko guztien kontra eta bazkalondoko asperdura infinituaren kontra– Julio Cortazarren bi ipuin labur haiek: gaztea da oraindik irakaslea eta ondo pasatzen du testu... Leer más