N. Coyote & C. Tornado


Azeri eta Herio


Gosea dauka Heriok,
zeoze nahi du:  
hondarra jan du desertuan.

Hortzetik odol jario,  
gogoratu da,
basamortuko  
Azeriaz.  

Bizi nahi du, Heriok,
bizi nahi du...
basamortuan
hortzaka.

Bizi nahi du Azeriak,  
bizi nahi du...
Bizi nahi du, azken   
gau hau.
 
Hegan daki Azeriak,
hegan daki:
zabaldu ditu hego biak...

Hemendik alde, Herio,
hemendik alde!
Utzi pakean
Azeri on hau...

Biluzik gaude
gu biok,
elkarri begira:
Azeria eta
Heriotza.

Larrutu nauzu berriro
–eta nik zeu!–
eskaintzen dizut
larru on hau...
 
Bizi nahi dut, berriro,  
bizi nahi dut,
bizi nahi dut
azken  gau hau...  

Azeri on hau...

Aitzstar (Pozoi Records, 2019)


Diana & Sebastian

Sebastian bat bada zeruan;
lurrekoa, neroni orduan
Sebastian bat, geziz josia,
zauri bakoitza nire gloria. 
Ez bilatu, ni naiz diana;     
apuntatu ondo nigana! 
Gezi bat, eta gero berriz, 
lau-bost-sei gezi elkarri segiz...
Zure geziak jaso nahi ditut, 
zure ezpatek ziztatu nazaten. 
Horretarako jaio nintzen: 
tximistorratza izateko. 
Tximista guztiak nigan daude...
indartsuago egiten naute! 
Sebastian bat geziz josia, 
zauri bakoitza da nire gloria.

Eate, 2016
Escucha la canción aquí

Zauririk ez

Gogorra omen nintzen,
orain naiz samurra.
Azala omen nintzen,
orain berriz mamia.
Sugetzarra mudatzeko zain, 
beltza zena, txuri orain.
Giltzapean laga dut
maskara irribarrez.
Giltzapean laga dut
damurik batere ez.
Zaude zain, ni noiz aldatuko naizen zain...
Segiko dugu elkar mintzen... 
Zauririk ez, zauririk ez; 
naizen gauza bera nintzen. 
Giltzapean laga dut
maskara irribarrez
Giltzapean  laga dut
damurik batere ez...

Niña Coyote & Chico Tornado, 2013