Tristezia stereo

Ba al dago ezer
egin dezakedanik zugatik?
Hemen edo hor, ote naiz neu
zu pozteko gai?
Zure gainera
tristezia amilduta dago;      
bihotz barruan
zauri ireki,
latz, garratza.
Tristeziak stereo
soinua dauka:
zure erraiak
irauli eta
egizu dantza.

Entzuten zaitut,
atez bestaldean negarrez;
zotin-malkoak
laister bota
errekarentzat.

Zuk zeuk adina
balio duenik ez da asko:   
dotore jantzi,
kalea da zain,     
zoaz ehizan!
Tristeziak stereo
soinua du, bai;
zure esku dago
dantzatzea        
haren eskutik.

Zeru tolesgarria (Stringedwood musika elkartea, 2015)