Maite miau, ez miau maite

Asko gara
etxean gaur,
bete dira aulkiak.
Zuk alde egin duzunetik
lagun berriak dauzkat:
Buffalo Bill, Billy The Kid,
eta Zezen Eseri.

Ez dut nahi
pentsatzea
nagoenik bakarrik,
pozik gabiltza gairik gai   
Batman eta Robin.
Entzun ongi,
Katemea,
ondo naiz zu barik.
Spiderman sukaldari
trebea da zinez.

Den dena esateko...  
dena ez da perfektu:
Hulk berdeak kolpatu nau,
egun txarrak ditu.
Oroitzen dut
batzuetan
marruen gozoa.
Batez ere
esnatzean
harramazka gabe.
Zu, eme maskaratu...
Zu, teilatuz teilatu...  
Zu, ene maskaratu…

Zeru tolesgarria (Stringedwood musika elkartea, 2015)