Gauza arinen alde

Geriza
haizetan,
zer beste
behar da, ba, bizitzeko?
Aulki bat,
ohe bat, izarak,
bi esku, neureez aparte.
 
Nork ez du zurekin      
ezin zenba
gau oso nahi?
Xerlo hori hau
kiribilduz lokartzea?
Gerizaren
gerizan,
itzal bat
itzal bati so.
Luma baten pisua
ezpainez ezpain.

Ontzi bat
lakuan,
zer beste
behar da, ba, bizitzeko?
Arraun bat
edo bi aukeran...
gozoki, hondoratzeko.

Ametsak
ezin zenba ahala:
laurogei, ehun edo mila;
zaharrak
usteldu orduko
berriak errekamaran prest.

Beude gure zain
Paris, Roma, eta Amsterdam.
Egin zuk arraun,    
nekatuta naukazu gaur.  
Kareletik zama bota;
nire kontu
kantu leun hau
etorkizun urrunaren
zamarik gabe.

Zeru tolesgarria (Stringedwood musika elkartea, 2015)