Amorante


Erreka

Erreka idor bada, larri eztarria. 
Ura gora dator? Adi belarria... 

Errekan usaina entzungarria da. 
Harrien sehaska, gure habia da. 

Errekan uretan zuhaitzak isuri, 
zerbait inportantea esateko zuri. 

Errekan lotu, pozak askatzeko, 
ito gabe, kezkak itotzeko. 

Harri herri har (Forbidden Colours, 2023) 


Oroimenaren fruitu

Oroitzapen batzuk gordinak,
gordin eta egosi ezinak.
Helduegi bada, ez da askoz hobe.
Usteltzear dena, ez da askoz hobe.

Fruitu batzuk esku-eskura:
ez hartzea da zure ardura.
Beste batzuk adar altuenetan,
gora eta gora zoaz haietan.

Fruitu gabekoak badira:
adar antzuenetan distira.
Zuhaitzetik noiz eroriko zain,
zuhaitzetik noiz eroriko zain.

Oroimena...
lurrean dagoen fruitu bat
ustekabean topatua,
mailatuta dago bidean bertan
oroitzapenik gaiztoenetan.

Gertu
nahi zenukeena urrunen,
bila joan gabe da hemen.
Deus ez da nahi duzunean erortzen,
ez duzu aise entzungo erortzen:
oroimena  da fruitu bat.

Amorante, 2016