Zirriborroak eta gero

21 November 2023

Etorkizunean pentsatzeak ziurgabetasuna kudeatzen laguntzen digu, eta, ildo horretan, etorkizunaren dekalogo bat proposatzen digu liburu honek. Zirriborroak eta gero proiektuak hamar egileren hamar fabula eskaintzen dizkigu: Katixa Agirre, Uxue Alberdi, Lucía Baskaran, Harkaitz Cano, Gabriela Damián Miravete, Belén Gopegui, Karmele Jaio, Danele Sarriugarte, Iban Zaldua eta Patxi Zubizarreta. Arabako Azala kreazio-espazioaren gonbidapen batetik abiatuta eta irudimenaren botere bereziaren indarrez, kontakizun bana eraiki zuten hamar idazle horiek, zenbait alternatiba sozial, kultural, afektibo, feminista eta dekolonialetan oinarrituz, argitara ekarri nahian natura-, giza eta teknologia-baliabideekin daukagun harremana kudeatzeko beste modu batzuk. Consonnik argitaratu du bilduma, euskaraz zein gaztelaniaz. 
25 August 2019

The author

HARKAITZ CANO (Basque Country, 1975) started to write and publish literature in his early twenties. He has published books of poetry, collections of short stories and novels. Cano has tak... Read more