Poeta osoa, poeta pitzatua

04 de Octubre 2014

Duela 40 urte, 1974ko urriaren 4an, bi vodka edan, hirugarren bat eskuan hartu, eta bere amaren larruzko jaka luzea soinean, etxeko garajean giltzapetu zen AEBek eman duten poetarik handienetako bat. Cougar auto gorriaren bolante aurrean jarri eta motorra piztu zuen gero. Baina ez motorra bakarrik –eta xehetasun hau ez da hutsala–, irratia ere bai. Anne Sextonen amaiera lazgarriaren teatraltasunak laburbiltzen du bere bizitza. Adikzioa, alaba ere baden amaren larru babestailea, abiaduraren poz bizia, bere buruko ahotsak tapatzeko irratia. Musika oso ozen jartzeak baretu egiten omen zituen bere zentzuak, lasaiago idazten laguntzen zion. Anne Sexton poeta laudatua, buruko eritasunak ezin gainditurik, bere urtebetetze egunaren inguruan saiatzen zen bere buruaz beste egiten. Oraingoan ez zuen hutsik egin. Berrogeita bost urte zituen. “Zure Jainkoa zure idazmakina... Leer más

Gidoiak doitzen

18 de Abril 2014

Ari dira, apurka-apurka, gidoigileak euren burua ezagutarazten: David Simon, Aaron Sorkin, Lena Dunhan, Charlie Kaufman... jada ez dira ekoizleen esanetara lan egiten duten artisauak, kontagintza irauli duten egileak baizik. Elkarren oso ezberdinak izanagatik, denek konpartitzen dute zerbait: arriskuak hartzen dituzte, traizio egiten diote gidoiaren esku-liburu ortodoxoari eta euren istorioak kontrolatzen dituzte. Spike Jonze, Being John Malkovich eta Adaptation filmekin harritu gintuen zuzendariak, jatorrizko gidoirik onenaren saria jaso du aurten Her filmari esker. Aurrekoak baino gozoago den komedia ekarri digu oraingoan: bere sistema eragilearen ahotsarekin maitemintzen da Joaquin Phoenixen pertsonaia.  Ez zaigu batere zientzia fikziozko egiten, protagonistak eskuko telefonoaren bidez mundua liseritzen duen gizartea geurea baita eta ez etorkizunekoa.... Leer más

Zazpi aldiz Panero

22 de Marzo 2014

BAT. Coca-cola eta tabakoa ei ziren bere erregaiak, baina zin egingo nuke orduko hartan ardoa zela, ardoz betetzen ziotela kopa ETB2ko programa hartan egin zioten elkarrizketan, aurkezle izutuaren kontraplanoa baliatzen zutela kopa hura behin eta berriro betetzeko, trago bakarrean hustu orduko –horra mirakulua– berriro ere beterik agertzen baitzen. Duela urte asko izan zen hori, ez dut Youtuben topatu eta ezta nahieran ere. Baina nire VHS memorian iltzatuta daukat. Ia ziur ETB2ko gaueko magazine batean izan zela, literatura ez baizik eta freak jendea saritzen duten programak bai baitzeuden orduan ere. Aurkezleak opari bat ekarri zion Leopoldo Maria Panerori –libreta bat edo halakoren bat– eta honek mespretxuz baztertu zuen, batere estimaziorik gabe. Hurrengo planoan aurkezle zurbilak listua irentsi zuen. Eta hurrengoan Panerok kopa hustu. Ematen zizkion... Leer más

Twit-tease?

07 de Diciembre 2013

Los muertos indóciles saiakera gomendagarrian (Tusquets, 2013) atal bat eskaintzen dio Cristina Rivera Garza idazle mexikarrak Twitter-i. Oulipo taldea eta haien esperimentuak aipatzen ditu, 140 karaktereko muga gutiziatsu hori Perec edo Queneau bezalako idazle frantsesek euren buruari ezartzen zizkioten arauekin parekatuz. Eragozpen edo traba batekin idatzitako testu batek eragozpen edo traba hori deskribatu egiten duela ezinbestean, alegia.

Bere laburtasunagatik haikuekin eta aforismoekin konparatu duten arren, oso bitarteko ezberdina da Twitter: txioa denbora errealean sortzen da. “Ez dago denborarik idazketarik gabe” ondorioztatzen du Rivera Garzak twit edo txioak arretaz aztertu ondoren. Idazketaren bidez josten dela denbora, alegia, gaur inoiz baino gehiago. “Txio bat eta aforismo bat antzekoak izan daitezke testuingururik gabe irakurtzen baditugu. Bietan labur... Leer más