Nire pendrive-a aurkitu duenari

10 de Abril 2010

Espezie berri bateko lehenbizikoa izateak, espezie berri horretako lehen gaixotasunak pairatzea ere badakar. Hasiak gara hainbat sindrome garatzen: e-mail menpekotasuna, hatz erakuslearen dardara xagutiar espasmodiko guragabea, katedra ezartzen duen lixtopasatu ororekiko mesfidantza (“Wikipedian irakurriko zian honek ere…”), sareko komunikazioak dakarren desinhibizioarekiko junkie bilakatzea (gauza ederra da  sinzeridade erakustaldia urrutiko gailuz egin ahal izatea)... Horiek, cyber-porno adikzioa, santa e-skean idazten dizuten ezezagun guztiekin ping-pong partida birtual etengabeak egiteak dakartzan zaintiratu mentalak eta egosurfing-a eta bere arriskuak ez aipatzearren… Laster hasiko dira enpresa-medikuak analisietan gaixotasun hauek ere kontutan hartzen.

Joan zen astean, kasu, bi gigako ene pendrive kuttuna galdu nuen: apunteak, zirriborro... Leer más

Izan Amish

29 de Agosto 2009

Anton Txekhovek, gizakiak hiru bide ezberdin zituela aipatzen zuen: “eskuinekoa hartuz gero, otsoek jango zaituzte; ezkerrekoa hartuz gero, zerorrek jango dituzu otsoak; erdikoa hartzen baduzu, ostera, zeure burua irentsi beharko duzu”. Yahooko chat zerbitzuak, beste hiru modutan klasifikatzen du zibernauta: available, busy, invisible. Norberak aukeratu behar hiru  horien artean: autoerretratua egitearen pareko ariketa. “Available” klikatuz gero, irekitasun bat adierazten dugu, jendetasuna eta eskuragarritasuna, baina nahas daiteke baita ere halako erruki eta mimo eskaera desesperatu batekin ere: “Hel niri! Idatz iezadazu, arren!”. “Busy” aukera da hiruen artean arbuiagarriena, dena den: “hor nago, baina eskuraezin”... Teknika hori, film beltzetan barratik destainaz begiratzen ziguten neska zangoluze distantearen parekoa da, beren burua nabarmendu nahi dutenek erabiltzen... Leer más