Disko bilduma leihotik jaurtitzearen arte ederra

Irailak 15, 2018

“«Disko bilduma ordenatzea gogorregia zen niretzat», esan zidan behin senarra utzi ez zuen emazte batek. Maitasunaren lehen zirraran, beren diskoak elkartu zituzten, baita errepikatuta zeudenak bota ere. Nola desegin hura guztia? Hortaz, emakumea geratu egin zen; eta bolada baten ondotik, alde egiteko tentazioa pasa zitzaion, eta disko bildumak lasai hartu zuen arnas”. Julian Barnesen Istorio bakarra nobelako pasarte umoretsu honetan argi eta garbi geratzen da zein neurritakoa den belaunaldi batetik aurrerakook zenbait objektuekiko izan dezakegun atxikimendua. Pasarte honek salatzen du, halaber, adin batetik gorako jendeaz ari garela, milenial batentzat erabat arrotza bailitzateke portaera hori, munduko musika guztia hatzen puntan duen jakitun. Duela bi hamarkada Manhattaneko Lower East Siden ikusitako eszena: gizon gazte batek... Gehiago irakurri

Nork behar du koblakari bat?

Maiatzak 26, 2018

Lubakietako zaku dekonstruituen antza dute Javi Ullaren argiztapenak sotileziaz iluminatzen dituen eszenatoki hondoko paper –ehun?– zimurtuek. Burko bihurtu diren hondar zakuak dira akaso, ala Kubako uharteko olatu apartsuei egindako keinua? Javi Ullak jarri dizkio argiak, urte luzez egin duen moduan, dotore, single, eraginkor. Teknikari berriz, Jonan anaia ekarri du. Lanera dakartzazun lagunak badira aski printzipio deklarazio: “Zaindu maite duzun hori”. Ruper Ordorika “bakarka” iragartzen zuen kartelak, eta halaxe sartu da Donostiako Antzoki Zaharrera. Antzokia, beteta. Erritual kutsua du honek, garai batean Mikel Laboarekin gertatzen zen legez. Ezin bestela izan, Laboaren San Juan kaleko harrizko plaka gogoratu du duela ia hamar urte ezkutatu zitzaigun maisuari Sekulabelardiko kantaria eskaini dionean. Laboaren gainean mintzo diren kopletan legez,... Gehiago irakurri

Alfabeto bat boxeorako

Maiatzak 24, 2018

Duela sei urte, post-it bat itsatsi zuen bere ordenagailuan idazketarekin borrokan segitzeak gehiago merezi ez zuela bere buruari gogorarazi eta idazten segitzeko tentazioari eusteko. Brahms entzun eta historia liburuak irakurtzen ei zituen geroztik. Aurreko berrogeita hamar urteetan, ordea, dena eman zion literaturari: “Nire burua defendatzeko, alfabeto bat eman zidaten pistolaren ordez”. 

Animalia literariorik izan bada AEBetan, Roth izan da hura. Orain, umezurtz geratu gara. I Married a Communist (1998) zoragarrian, literatura ñabardurak sortzeko makina zela defendatu zuen, politikarekin zeukan talka ezin hobeto azalduz: “Politika da orokortzailerik handiena. Literatura da ñabarduragile handiena. (...) Politikarien begietara, literatura dekadentea da, biguna, alferrikakoa, aspergarria, egoskorra, gatzgabea, zentzurik ez daukan zerbait; egiaz,... Gehiago irakurri

Delirioa Delhin (eta II)

Martxoak 24, 2018

Ganbiorik ez dizunez inork emango, billete ttipiak eskatzea komeni da. Keinu unibertsalik bada, hauxe: hatz lodia erakuslearekin igurtziz egiten dugun txanpon eskea. Edozein tenpluren inguruan emandako azalpen eskatu gabeak zor du bere propina. Delhiko Arte Garaikidearen Museoan, ordea, ez dago arimarik. Museoko dendan katalogo edo postalik ez oraindik; negozioaren garroek erabat hartu ez duten leku bat,  nahiz eta bildumak mendebaldeko artearen eragin handia izan. XX. mendeko lehen erdian Parisetik paseak dira artista indiarretako asko. Gehitu horri tradizionalki artisautzarekin izan duten harreman gatazkatsua; eskuekin lan egitea beheko klaseen kontua zela, alegia, eskuak zikintzerik ez zegoela, ezta artearen izenean ere, baldin eta pribilegioei eutsi nahi bazitzaien. Azken urteotan baino ez omen da hau aldatzen ari, poliki-poliki.

Hitzaldia eman behar... Gehiago irakurri