Bye bye, Jacko

25 de Julio 2009

Denbora neurtzeko era bat da tango zaharraren hitzei kasu egin eta “hogei urte ez dira ezer” esatea, eta denbora neurtzeko beste era bat da esatea: “aspaldian, gazte eta berdeak ginela, eta Michael Jackson beltza artean”. Ez nintzen ni hamar-hamabi urterekin Otis Redding entzuten zuenetarik. Hori beranduago izango zen. Otis Reddingengana Stevie Wonderrek eraman ninduen. Stevie Wonderrengana Michael Jacksonek. Van McCoy, Diana Ross, Marvin Gaye, Etta James, Solomon Burke, Bobby Womack... Zintzoki esan behar dut: musika beltzera sartzeko atea izan zen Jackson. Kirol oinetako zuriak janzten genituen, break dancearen garaiak ziren: zoruan marmol puska bat zuen edozein etxe-atari bilakatzen genuen dantzaleku. Orpoaren gainean ziba bat bezala jiratu eta atzeraka oinez ibiltzen saiatzen ginen. Horregatik liluratu gintuen beharbada Michael Jacksonek: aurrerantz zihoan itxura egin arren,... Leer más

Mehldau versus Mehldau

22 de Julio 2009

Gaueko lanak amaituta, musikari gazteak elkartzen dira goizeko ordubietan West Villageko Corner Bistron, Manhattango jazz jukeboxik onenetakoa duen tabernan. 1989ko neguan gaude eta musikari horietarik bat da Brad Mehldau, artean hogei urte eskas. Garagardoa edan, libra erdiko hanburgesak jan eta musikaz mintzatzen dira. Joko inozo samar bat dute hizketarako aitzakia: izen edo deitura bereko musikarien izenak bote-lasterrean jaurti eta bien artean onena zein den deliberatzen dute, biek ala biek musika-tresna edo estilo bera jorratzen duten batere kontutan hartu gabe. Wynton Kelly ala Wynton Marsalis? Sonny Stitt ala Sonny Rollins? Elvin Jones ala Joe Jones? Eztabaidak sutsuak dira, ezin grinatsuagoak. Azken hatsa eman berri duen Jazz Times aldizkarian berritzen zuen Mehldauk pasadizoa, bai eta Kierkegaard aipatu ere joko friboloaren salagarri: “Jokoa zentzugabea... Leer más

Iragazkortasunaz

11 de Enero 2009

Bizilagunak gorrotatzea da errazena. Batez ere zurezko etxeetan. Ozen mintzatzen direlako, bachata gogaikarri hori jarrita dantza egiten dutelako goizeko ordubietan; haien zakurrek zaunka eta intziri egiten dutelako desorduetan, ez dakitelako auzoek danbatekorik eman gabe aterik ixten. Bi buelta ematen dizkiolako bakoitzak bina sarrailari, zartailuz jota bezala. Lapurretara etorrita ere... tipulinen ordez diamanteak bagenitu legez hozkailuetan gordeta! Eta, egiaz, daukaguna dira: paperezko paretak –teloiak apenas– eta bizilagunei nahi eta nahi ez entzun beharreko sesioak (bikoitzak batzuetan: beti da gurean ikuslearen eguna –entzulearena, hobe esan–). Auzoen bozak badu kontzientziaren ahotsarekin parekotasunik. Oihartzun gertu horiek, nondik datoz? Egurrezko zutabeetan gora ala lurretik? Goiko solairutik ala albokotik? Ondoko ezkaratzetik ala norberarenetik? Bai,... Leer más

Errepikapenaren bluesa

14 de Noviembre 2008

Bada dioenik blues kantu guztiak berdinak direla. Eta arrazoi du. Berdinak dira blues kantu guztiak, rock kantu guztiak berdinak diren heinean, Requiem meza guztiak berdinak diren heinean, halterofilia jasotzaile guztiak eta Tourreko mendiko etapa guztiak berdinak diren heinean. Blues kantu guztiak berdin-berdinak dira, gizon-emakume guztiak berdinak diren neurrian. Gizon bat, boz bat. Gizon bat, blues bat. Karmelo C. Iribarren poetari neurtitz pare lapurtuz: igual-igualak dira blues kantu guztiak, garrafoiko bi ginebra tanta elkarren ondoan jarrita bezain antzeko.

Konplexutasun mugatua eta egitura zurrun-antza atxikitzen zaie blues kantuei, eta onartu beharra dago badutela horretatik zerbait. Baina errito batek edo alkimia ariketa batek eskatzen duten errepikapenaren erritual horri zor zaio zurruntasun hori. Singularrean zein pluralean erabili (I´m blue; I´ve got... Leer más