Txokolatea eta bizkotxoak

15 de Enero 2013

Crowdfunding: Santa Eskean?

02 de Junio 2012

Mezenas handien faltan, gora dator mikro-mezenasen aparra. Gure artean, bi baino ez aipatzearren, formula horren aldaki ezberdinak erabiltzen ari dira Kerobiaren hurrengo diskoa ekoizteko eta “Barrura begiratzeko leihoak” filmaren kostuak ordaintzeko. Betiko auzolan kooperatiboa, baina sare birtualen bidez sustatua eta erraztua. Diru-bilketa hau, baina, sofistikazio maila ezberdinetakoa izan daiteke. Eta eskaintzen duena ere halaxe, ezberdina da kasuan kasu. Sarean topatu dudan bitxienetako bat, Clem Snide taldeko abeslari Eef Barzelayrena izan da. Musika aldizkariek goratua eta Death Cab For Cutie bezalako taldeek maitatua izanagatik, Clem Snide ez da inoiz talde masiboa izan. Benetako talde indie bat, beraz, Bilbon eta Donostian behin baino gehiagotan bisitatu izan gaituena, aldiro une gogoangarriak utziz. “Songs for Mary” izeneko diskoa autonomia askiz eta disketxeen... Leer más

Ezkontza baterako kantuak

20 de Noviembre 2010

Tesi baterako eman lezake ezkontzetan jartzen den musikak. Otorduaren osteko festako kantuez ari naiz, jakina, nahiz eta zeremoniaren baitako Ave Mariek eta bertso sortek ere soka luzea ekarriko luketen. Deigarria da, esate baterako, Galizian galizieraz zein kantu gutxi jartzen dituzten, bai eta, oro har, belaunaldikide bat Madrilen ezkontzen delarik, movida ospetsutik haiek salbatu dituzten kantuen zerrenda gurea baino askoz luzeagoa dela ikustea ere: Leño eta Mamá bezalako taldeak nekez jarriko genituzke gurean (Los Inhumanos, Hombres G eta Alaska geure subkontziente emotibo-ganberroan ongi finkatuta egon arren). Demagun hiru ezkontzatan izan naizela oso denbora gutxian, eta hirutik hirutan entzun dudala kantu bat, berdin Galizian zein Donostian (Shakira eta Michael Jackson aurrikusgarriak aparte utzita). Zein ote? Harrigarri samarra izan arren, Sarri sarri da... Leer más

Bye bye, Jacko

25 de Julio 2009

Denbora neurtzeko era bat da tango zaharraren hitzei kasu egin eta “hogei urte ez dira ezer” esatea, eta denbora neurtzeko beste era bat da esatea: “aspaldian, gazte eta berdeak ginela, eta Michael Jackson beltza artean”. Ez nintzen ni hamar-hamabi urterekin Otis Redding entzuten zuenetarik. Hori beranduago izango zen. Otis Reddingengana Stevie Wonderrek eraman ninduen. Stevie Wonderrengana Michael Jacksonek. Van McCoy, Diana Ross, Marvin Gaye, Etta James, Solomon Burke, Bobby Womack... Zintzoki esan behar dut: musika beltzera sartzeko atea izan zen Jackson. Kirol oinetako zuriak janzten genituen, break dancearen garaiak ziren: zoruan marmol puska bat zuen edozein etxe-atari bilakatzen genuen dantzaleku. Orpoaren gainean ziba bat bezala jiratu eta atzeraka oinez ibiltzen saiatzen ginen. Horregatik liluratu gintuen beharbada Michael Jacksonek: aurrerantz zihoan itxura egin arren, oinez... Leer más