New Yorki buruz oroitzen ez nituen gauzak

23 June 2012

Lehena: ateak handiak eta astunak dira. Kosta egiten da ateak ireki eta ixtea. Indarra eta milioi bat dolar izatea komeni da hemen bizitzeko.

Bigarrena: hiria betikoa da eta aldatu egin da (ahaztu nuen arren, beti da betikoa eta beti ari da aldatzen). Aspaldiko partez New Yorkera etorrita, atentzioa ematen duen lehen gauza bizikletak dira. Duela ez hainbeste urte, mezulari profesionalez haraindi, arraroa zen Manhattanen txirrindulari bat topatzea, eta “kamikaze” zen hura ikusitakoan bururatzen zitzaizun lehen hitza. Asko aldatu dira gauzak geroztik. Kamikaze samarra da oraindik Sagar Handian bizikletan dabilena –horren lekuko hiriko hainbat errepide bazterretan kateatuta topatzen dituzun zuriz margotutako bizikleta zaharren hezurdurak: autoek harrapatuta hildako txirrindularien omenezko herri-ekimena, azala lazteko modukoa–. Hala ere, begibistakoa da erruz... Read more

La ciudad de la víspera

01 March 2010