Ponte en tu tarta

26 November 2016

Moyua plazako armarri frankistari arranoa kendu-ez-kendu eztabaida ez da berria. Behin kentzen hasita, jakina, erauzketa nork ordaindu behar duen ebaztea izaten da kontua,  eta kasu honetan Espainiako Gobernuaren aurrekontuen barruan sartu behar ei dira lanak (ironikoa litzateke Espainiako Ogasun Agentziaren egoitza izanik euskal erakundeak arduratu behar izatea harrapakariaz, egia esan). Kultura Ministerioko teknikarien txostena aipatzen duen albistea irakurrita, armarri bat kentzeaz baino, laparoskopia bidez tumore bat erasotzeaz ari garela lirudike: “ikurraren zati batzuk kentzea iruditu zaie aukera egingarri bakarra. Ziur ez dauden arren, uste dute elkarri lotutako zatiek osatzen dutela eskultura. Hala, armarriaren inguruan dagoen San Joanen arranoa kenduko dute: goiko aldetik burua, alboetatik atzaparrak, eta behetik buztana. Koroa ere kenduko diote, ez delako... Read more

Idazmakinak: binilo berria?

05 July 2014

Garai batean bazen zerbait idazmakinaz idaztea. Zenbat aldiz ez ote dugu Paul Auster ikusi, bere Olympia makinarekin? Cormac McCarthyk kontatu ohi duenez, Olivetti Lettera 32 bat erabili zuen hamarkada luzetan, noizean behin hautsa kentzea baino mantenu gehiagorik eskatzen ez ziona. Ez zuen, gainera, McCarthyk leku aratz eta garbietan lan egiten, hain zuzen: Suttree nobelako pasarte asko, Tennesseeko abeletxe batean idatzi zituen, txerriz inguratuta. Txirrindulariek bizikletekin bezala, idazleak idazmakinekin agertu behar argazkietan. Hala zen legea.  Izenetik bertatik hasita (Smith Corona, Underwood), armekin parekatzen ziren sarri idazmakinak –Remington etxeak, izatez, biak fabrikatzen zituen–.

Brian Awehalik horrela idatzi du duela zenbait aste East Bay Express astekarian:  “Idazmakinekiko interes berritua ez da moda kontua bakarrik. Eguneroko martxa... Read more

Badiako kaian eserita

07 June 2014


Zoo-Illogical, by Erb Mon in Eibar

22 April 2014