Disko bilduma leihotik jaurtitzearen arte ederra

Irailak 15, 2018

“«Disko bilduma ordenatzea gogorregia zen niretzat», esan zidan behin senarra utzi ez zuen emazte batek. Maitasunaren lehen zirraran, beren diskoak elkartu zituzten, baita errepikatuta zeudenak bota ere. Nola desegin hura guztia? Hortaz, emakumea geratu egin zen; eta bolada baten ondotik, alde egiteko tentazioa pasa zitzaion, eta disko bildumak lasai hartu zuen arnas”. Julian Barnesen Istorio bakarra nobelako pasarte umoretsu honetan argi eta garbi geratzen da zein neurritakoa den belaunaldi batetik aurrerakook zenbait objektuekiko izan dezakegun atxikimendua. Pasarte honek salatzen du, halaber, adin batetik gorako jendeaz ari garela, milenial batentzat erabat arrotza bailitzateke portaera hori, munduko musika guztia hatzen puntan duen jakitun. Duela bi hamarkada Manhattaneko Lower East Siden ikusitako eszena: gizon gazte batek... Gehiago irakurri

Don´t innovate, imitate!

Abuztuak 26, 2017

Gorka Urbizu Berri Txarrak taldeko kantariak aspaldi adierazi zuen musikaren banalizazioarekiko kezka, bai eta gure artean hedatu den “karaoke kulturarekin” oso kritiko azaldu ere. Nortasuna behera ote dator imitazioaren mesede? Imitazioa da larriena, ala imitagarri diren horien homologazioa nola egiten den eta nondik datorren? Zeren eta noren klon nahi gaituzten ikusita, pentsa lezake inork hautu hori inozentea denik? Gorka Juliori ere Urbizuren ildo bereko hausnarketak irakurri dizkiogu berriki artikulu batean. Bere ondorioa: “Musika –eta beste kultura adierazpideak– sentitzeko, bizitzeko eta sormenean laguntzeko plan kolektibo bat urgentea da”.

Imitazioa premiazkoa da, baiki. Eduardo Mendoza idazleak ere halaxe zioen bere antzezlanen argitalpenaren harira, duela gutxi. Artean gazte eta berdea zela, Samuel Becketten Godoten zain eszenaratu... Gehiago irakurri

Beltzaren koloreak

Azaroak 06, 2016

Izan gaitezen errealista: duela zortzi urte Obama presidente egin zuten arrazoietako bat Frank Shepard Fairey (aka Obey) artistaren irudi serigrafiatua izan zen. Che Guevarari Kordak ateratako erretratua gogoan, grafiti espraiagarri bihurtu zuen. Plantila hura AEBetako banderaren koloreekin zipriztindu eta Hope hitza jarri zion gero azpian. Hiruehun mila eranskailu eta milioi erdi poster inprimatu zituen bere kasa (hala dio artistak, “bere kasa” egin zuela), gerora nazkatzeraino errepikatu eta parodiatu den irudi presidentziala eraikitzeko. Sutautsa bezala hedatu zen irudi hura kamiseta, txapa eta abarretan. Horratx, Obamaren paradoxa tragikoa: hautatu bitartean jo zuela goia. Presidentegai beltz batek 2008an lor zezakeen gauzarik handiena esklabuek eraikitako Etxe Zurira     iristea zen, sinbolo bilakatzea. Eta lortu egin zuen.

 Maitagarrien ipuin bat? Gauza... Gehiago irakurri

Bilbao-Donostia-Bilbao

Abenduak 19, 2015

Hirigintzari buruz mintzatzen garenean gutxitan aipatzen ditugu ordutegiak. Badira, jakina, salbuespenak, igande eta jai egunetan saltokiak zabaltzeko balizko aukeraren harira sortutako eztabaida, horren lekuko. Ez da gutxiagorako: ez ote dira gure ohiturak eta hiri baten eitea eta giroa zizelkatzeko garaian, arkitektura bera bezain garrantzitsuak ordutegiak? Irisgarritasunaren gainean hainbeste hitz egiten den garaiotan, sarri ahazten dugu irisgarritasuna sustatu edo ezeztatzeko lehen modua –eta merkeena– ordutegiak direla. Barka pellokeria, baina, nola sartu eraikin batera, antzoki batera, taberna batera, ordutegiz at heldu garelako hura itxita badago? Nola zapuzten gaituen, antzezlan batera berandu iritsi edo oporretako azken egunean turista bezala gehien maite dugun museora heldutakoan kristalaz bestalde ITXITA txarteltxoa zintzilik topatzeak. Txikitatik... Gehiago irakurri