Memoriaren museoak

16 de Noviembre 2013

Torturaren eta berradiskidetzearen inguruko film erdipurdikoa da The Railway Man (Un largo viaje). Eric Lomax (Colin Firth) torturatu egin zuen kenpeitai polizia sekretu japoniarrak 2. Mundu Gerran. Gainditu ezin duen trauma horren aterabidea ikusi uste du bere torturatzailea mendekatzeko aukera suertatzen zaionean. Baina urteak ez dira alferrik igaro. Bera torturatu zuen gizona museo bateko gidaria da orain. Ironia makurra: kenpeitai poliziak erabili ohi zituen tortura eta detentzio gune horietako batean gidari lanak egiten ditu, zer eta, tratu txar fisikoak eragiteko moduak nolakoak ziren turistei erakutsiz. Langabezian geratu den torturatzailea, behiala egin zituen torturen narratzaile eta lekuko bizi bilakatzen da, beraz, eta garai batean tortura gune izandakoa, erakustoki eta memoriaren gune. Nor torturatzaile bat baino egokiago tortura-aparailu makur horien funtzionamendua... Leer más

On Quixotek Gaur Egun aurkeztu zuenekoa

03 de Septiembre 2013

Deadwood

15 de Enero 2011

Hari buruz tesi mardula idatz daitekeen beste telesailetako bat dugu Deadwood western ederra, oraingoan ere, sarean edo dvd formatuan baino eskuragarri ez duguna, geure telebista kateen programazio irizpide trebeei esker. CNN+ (“errealitatearen” kontaketa) Gran Hermano 24h kateak (tele-errealitatearen kontaketa) ordezkatu izana dugu Espainiako estatuko spaghetti-westernaren azken sintoma. Jende askok pena adierazi du informazio katearen itxieraren berri izanda, baina nago garai bateko ezkerreko euskal alderdi politiko batekin gertatzen zen gauza beretsua gertatu dela CNN+ katearekin ere: jendeak arrazoia ematen zion, botorik ez, ordea. Baina hori beste western bat da...

XIX. mendearen amaieran girotuta dago Deadwood eta izen bereko asentamentu baten lehen pausoak erakusten zaizkigu bertan, inongo western klasikotan azaldu izan zaiguna baino askozaz ere modu gordinagoan. Ezerezetik herri... Leer más

Mad Men

11 de Octubre 2010

Jaso dituen Emmy sariak dira gutxienekoa,  Mad Men da AEBetako fikzioaren itsasargi berria. Tximinia berria esan behar genuke agian, tabakoaren keak bertan duen presentzia demasekoa ikusita. Noizbait lehertu behar zuen nikotina erreprimitu horrek guztiak. Telesail honek mendekua hartzen die debeku guztiei. Apenas dagoen sekuentziarik zigarro bat pizten ez dutenik eta ez dira bi minutu pasatzen pertsonaietako batek bere buruari ipurdi zabaleko edontzian pattar txorrotada luzea atera gabe (bizioak uzteko trantzean zaudetenok, ez inguratu). Ipurdi zabalez mintzo garen honetan, bestalde, ez dira edontzietakoak bakarrak: Joan idazkariaren papera jokatzen duen Christina Hendricksek, desira kolektiboaren subjektu berri bilakaturik, zoratzen dauka mass-media eta dantzan darabiltza heterosexual zein homosexual amerikarrak –bada Cher berria bataiatu duenik–.  Baina ez dira aldizkari friboloak... Leer más